Harrespilak

PaseoB
Ibilbidea:
Ibilbidearen hasiera Ibardingo merkataritza gunearen goiko aparkalekutik abiatzen da. Aitzina joan ahala primerako ikuspegi ederrak topatuko ditugu kostalderantz, Txingudiko Badiatik hasi eta Donibane Lohitzunen barna Biarritz eta Baionaraino; egun garbia baldin bada Landetako hondartza luze-luzeak ere ikusi ahal izanen ditugu.
Ibilbidearen bukaera aldean gure arbasoek utzi ondare interesgarria deskubrituko dugu, 1952an On Jose Migel Barandiaranek aurkitu zituen bost harrespilen multzoa, hain zuzen.

Distantzia:
4.170 m.

Denbora:

1h 15′

Intereseko guneak:

· Euskal Kostaldearen ikuspegi panoramikoa.
· Txingudiko Badiaren ikuspegi panoramikoa.
· Mugarriak.
· Harrespilen multzoa.