Ibilbideak

Ingurumarian ttipi-ttapa

Ibardingo paisaia naturalaz gozatzeko hiru ibilbide desberdin proposatzen dizkizugu. Lehenak Ibardindik kilometro guttitara dagoen urtegiraino garamatza; bigarren ibilbideari esker, hemengo historian gibelerat egiten ahal dugu, Burdin Aroko harrespiletarat, hain zuzen, eta hirugarrenak

Larrun mendiko mazeletaraino joateko aukera eskaintzen digu, ez baitiote bertakoek alferrik deitzen euskal kostaldeko balkoia.